Zer da wiki bat?
"Wiki" hitzak literalki "azkar-azkar" esan nahi, hawaieraz. Horrela wikia web orrialde bat besterik ez da, baina besteekin erkatuz gero berezitasun bat dauka:Hemen edonork parte hartu dezake, edozein nabigatzaile, eta wiki hauetan sartzen denak orriak sor, alda, osa edota ezabatzeko aukera izango du. Beraz, wiki hauetan, edozein gaia garatu daiteke, elkarlanean, eta batak esandakoa beste batek jarraitu dezake informazioa gehituz edo aldatuz.
Gaur egun wikiek arrakasta handia dute. Honen arrazoia oso sinplea; izan ere, 1994 urtean Ward Cunninghanek asmatutako sistema honekin, erabiltzaileek dituzten abantailak asko dira: askatasun handia, edukiak azkar garatzen dira eta oso azkar eguneratu daitezke... baina informazioa faltsua edo gezurrezkoa sartu daitekeela ere aipatzekoa da.
Bestalde wiki guztiak "publikoak" ez direla aipatu behar da, badaude pribatuak direnak eta hauetan bakarrik bere kideak sartu ahal dira. Wikiak sortzeko, hainbat bide daude, adibidez emaile wikien bidez (wikispaces, pbwiki, zoho wiki...) edo CMSen bidez (tiddlywiki, tikiwiki...). Zalantzarik gabe, wikien artean ezagunena "wikipedia" da, entziklopedia askea.
Ondorengo bideo honetan wikia zer den umeen iritziz ikusiko dugu:

Zabaldu
del.icio.us