hezkuntzako teknologiak
Gure gizartean, teknologiak gero eta tresna garrantzitsuagoak bihurtzen ari dira. Beraz, eskoletan ere teknogiaren beharra ezinbestekoa da, oso azkar hazten ari den mundu honetan atzeraturik ez geratzeko. Horrela adibidez, interneti esker, eskoletako ikasle eta irakasleek erraztasun eta abantail handiak izan dezakete, lanak egiteko, edozein gaiaren inguruan informazioa bilatzeko eta ikasteko orduan. Baina teknologian egon diren aurrerapen bakarrak ez dira internet eta ordenagailuak izan, eskoletan oso erabilgarriak diren beste batzuk badaude, proiektoreak kasu. Dena den, oso berriak diren teknologia hauek, bere alde txarra izan dezakete, batez ere hauen gehiegizko erabilera egiten denean edo modu desegokian erabiltzen direnean.
Ikastetxe guztietan teknologiak ez dira modu berdinean erabiltzen; hau da, batzuk hauen aldeko apostua egiten duten bitartean, beste batzuk ikasteko orduan metodo tradizionalean oinarritzen dira, ondorengo bideo honetan ikusten den modura:
http://es.youtube.com/watch?v=7JG7Hvc_i18
Beste batzuentzat, aldiz, arazoa teknologia berri hauek eskoletan erabiltzeko momentuan sortzen dira: Noiz erabili behar dira? Bakarrik hauen oinarrizko ezagupenak dituztenak erabiliko dituzte? Ze ikasgaietan erabiliko dira? helbide honetan honen inguruko eztabaidak, iritzi eta ikuspegi ezberdinak jasotzen dira:
http://www.monografias.com/trabajos13/lnuevtec/lnuevtec.shtml#PLANT
Gainera ikasle guztiek teknologien bidez ikasteko aukera izan beharko zuten, eta horrela gobernuek dirulaguntzak eman beharko zituzten hau posible izateko: Bideo honetan honen inguruko errealitatea jasotzen da, hainbat irakasleren iritziarekin:
http://es.youtube.com/watch?v=mtQbreQzzO4
Beste batzuk ordenagailuak, eta orokorrean teknologiak, klasean izatea oso ondorio positiboak izan dezakela uste dute, eta horrela hainbat ikastoletan hauek erabiltzeko proiektuak martxan jarri dituzte, youtubeko bideo honetan ikusten den modura:
http://es.youtube.com/watch?v=1zd4QH2s
Jende asko dago teknologia berrien eta ikasleen arteko erlazioari buruzko ikerketak egin dituena, eta hauen artean Jame Harris ospetsuenetako bat da: Ondorengo web orrialdean gaiaren inguruan berari egindako elkarrizketa irakur dezakegu:

Zabaldu
del.icio.us