Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Hezkuntza baliabideak hausnartzen

1.1 Baliabide orokorrak:

Puntu honetan aukeratu dudan esteka (ministerio de educación) oso interesgarria eta erabilgarria izan daiteke irakasleentzat. Hasteko, web honetan, ikasle batek bere bizi akademikoan egon ahal den etapak agertzen dira. Irakasle bakoitzak berari dagokiona aukera dezake.

 Ondoren, etapa horretan lantzen diren ikasgaiak agertzen dira eta bat aukeratzerakoan, horrekin lotutako hainbat gai agertzen dira. Gai bat aukeratu ondoren irakasleak horrekin lotutako dokumentuak eta programak "jaisteko" aukera izango du.

Irakasleentzat hau oso erabilgarria izan daiteke, horrela beren klaseak prestatzeko aukera izango dutelako material gehigarriarekin.

 1.2. Youtube:

Puntu hau garatzeko "youtube"ko "la tecnología al servicio de la educación para los niños con discapacidad" izeneko bideoa hautatu dut.

Bideo honen bidez, irakasle batek gaigabetuekin nola lan egiten den ikusi dezake, izan ere bideoan gaingabetuen klase bat ikusten da, ikasle eta irakasleekin, eta hauek ordenagailuekin nola lan egiten dute ikusten da. Beraz, ikasleek, gaingabetuei eman behar zaien tratua zein den ikasi dezakete.

 Klase hau kolorez betetako klase bat da, non irakaslea ikasleengandik oso gertu dago. Ordenagailuak ere kolorez beterik daude, eta saguaz aparte, pantaila "taktilak" ere erabiltzen dituzate.

1.3. Web eta blog (1)

Hurrungo puntu hau garatzeko, "aulablog.com" izeneko web orrialdean oinarrituko naiz.

Web hau hainbat irakaslek edo hezkuntzaren munduarekin erlazionatutako pertsonek eginadako blogez osatuta dago. Bakoitzak gai-eskola baten inguruan hitzegiten du, proposamenak egiten ditu eta bizitakoak kontatzen ditu.

 Honen bidez irakasle batek gai batzuen inguruan beste batzuek duten iritzia ezagutu dezakete, besteek klaseak emateko eta prestatzeko erabiltzen dituzten teknikak ezagutu eta kopiatu... Gainera, irakurleak bere iritzia eta zalantzak galdetzeko aukera dauka.

1.4. Web eta blog (2)

Beste puntu hau aurrera eramateko Fernando Martinen web-a erabiliko dut, "las maravillas del cielo" izena duena.

Orrialde hau bai ikasleek bai irakasleek unibertsoaren inguruko ezagupenak zabaltzeko eta hobetzeko oso erabilgarria izan daiteke. Zeruko fenomenoen, astroen etabarren zerrenda dago, eta erabiltzaileak interesa duenaren gainean klik egin dezake. Ondoren horri buruzko informazioa agertzen da, idatzia eta baita grafikoki ere, fenomenoen mugimendiak ikusi ahal izateko. Aipatzekoa izan daiteke "astronomia para los niños" izeneko aukera, hauek eskolan guztiz ondo menperatzen ez dituzten kontzeptuak errepasatzeko. Azkenik, iraskasleek web honen bidez klaseak eman ahal dezaketela aipatu beharra dago, ikasleek natur zientziei dagokion gai hau beste modu batez landu dezaten.

Hauek dira hezkuntzarekin erlazionaturik dauden hiru esteka:

a)http://www.aulaintercultural.org/article.php3?id_article=2842: Tresna didaktikoz eta liburutegi birtual batez osatutako web-a da. Gainera hizkuntza erabakitzeko aukera ematen digu, hauen artean euskara.

b)http://ares.cnice.mec.es/matematicasep/: Espainiako Hezkuntzako Ministeritzari dagokion orrialde honetan matematikaren inguruan hainbat jarduera proposatzen dira, Lehen Hezkuntzari dagozkionak.

c)http://www.consumer.es/educacion/: Eroskik plazaratzen duen aldizakaria virtual honetan atal bat hezkuntzari dagokio. Bertan atzerriko ikasleei, beken eta unibertsitateen inguruko informazioa jasotzen da.

Zer da wiki bat?

"Wiki" hitzak literalki "azkar-azkar" esan nahi, hawaieraz. Horrela wikia web orrialde bat besterik ez da, baina besteekin erkatuz gero berezitasun bat dauka:Hemen edonork parte hartu dezake, edozein nabigatzaile, eta wiki hauetan sartzen denak orriak sor, alda, osa edota ezabatzeko aukera izango du. Beraz, wiki hauetan, edozein gaia garatu daiteke, elkarlanean, eta batak esandakoa beste batek jarraitu dezake informazioa gehituz edo aldatuz.

Gaur egun wikiek arrakasta handia dute. Honen arrazoia oso sinplea; izan ere, 1994 urtean Ward Cunninghanek asmatutako sistema honekin, erabiltzaileek dituzten abantailak asko dira: askatasun handia, edukiak azkar garatzen dira eta oso azkar eguneratu daitezke... baina informazioa faltsua edo gezurrezkoa sartu daitekeela ere aipatzekoa da.

Bestalde wiki guztiak "publikoak" ez direla aipatu behar da, badaude pribatuak direnak eta hauetan bakarrik bere kideak sartu ahal dira. Wikiak sortzeko, hainbat bide daude, adibidez emaile wikien bidez (wikispaces, pbwiki, zoho wiki...) edo CMSen bidez (tiddlywiki, tikiwiki...). Zalantzarik gabe, wikien artean ezagunena "wikipedia" da, entziklopedia askea.

 Ondorengo bideo honetan wikia zer den umeen iritziz ikusiko dugu:

hezkuntzako teknologiak

Gure gizartean, teknologiak gero eta tresna garrantzitsuagoak bihurtzen ari dira. Beraz, eskoletan ere teknogiaren beharra ezinbestekoa da, oso azkar hazten ari den mundu honetan atzeraturik ez geratzeko. Horrela adibidez, interneti esker, eskoletako ikasle eta irakasleek erraztasun eta abantail handiak izan dezakete, lanak egiteko, edozein gaiaren inguruan informazioa bilatzeko eta ikasteko orduan. Baina teknologian egon diren aurrerapen bakarrak ez dira internet eta ordenagailuak izan, eskoletan oso erabilgarriak diren beste batzuk badaude, proiektoreak kasu. Dena den, oso berriak diren teknologia hauek, bere alde txarra izan dezakete, batez ere hauen gehiegizko erabilera egiten denean edo modu desegokian erabiltzen direnean.

 Ikastetxe guztietan teknologiak ez dira modu berdinean erabiltzen; hau da, batzuk hauen aldeko apostua egiten duten bitartean, beste batzuk ikasteko orduan metodo tradizionalean oinarritzen dira, ondorengo bideo honetan ikusten den modura:

http://es.youtube.com/watch?v=7JG7Hvc_i18

 Beste batzuentzat, aldiz, arazoa teknologia berri hauek eskoletan erabiltzeko momentuan sortzen dira: Noiz erabili behar dira? Bakarrik hauen oinarrizko ezagupenak dituztenak erabiliko dituzte? Ze ikasgaietan erabiliko dira? helbide honetan honen inguruko eztabaidak, iritzi eta ikuspegi ezberdinak jasotzen dira:

http://www.monografias.com/trabajos13/lnuevtec/lnuevtec.shtml#PLANT

Gainera ikasle guztiek teknologien bidez ikasteko aukera izan beharko zuten, eta horrela gobernuek dirulaguntzak eman beharko zituzten hau posible izateko: Bideo honetan honen inguruko errealitatea jasotzen da, hainbat irakasleren iritziarekin:

http://es.youtube.com/watch?v=mtQbreQzzO4

Beste batzuk ordenagailuak, eta orokorrean teknologiak, klasean izatea oso ondorio positiboak izan dezakela uste dute, eta horrela hainbat ikastoletan hauek erabiltzeko proiektuak martxan jarri dituzte, youtubeko bideo honetan ikusten den modura:

http://es.youtube.com/watch?v=1zd4QH2s

Jende asko dago teknologia berrien eta ikasleen arteko erlazioari buruzko ikerketak egin dituena, eta hauen artean Jame Harris ospetsuenetako bat da: Ondorengo web orrialdean gaiaren inguruan berari egindako elkarrizketa irakur dezakegu:

http://www.eduteka.org/HarrisEdadTemprana.php

H.A.T.B.

Lehenengo lan praktikoaren erantzunak:

1.- Gaur egun, informatikaren inguruan aldaketak eta aurrerapausoak emateko, behar beharrezkoak direlako telekomunikazioetan eta elektronikan ematen diren aldaketak (aurrerapenak).

Horrela, informatiko gai guztietarako beharrezko da; telekomunikazietarako informatikaren existentzia derrigorrezkoa da eta elektronika ere oso lotuta dago aurreko bi kontzeptuekin.

2.- Digitalizazioa edozein informazio, formato digital batean transformaztea da, adibidez liburutegi bateko liburuak formato fisiko batean izan beharrean, hau da liburu formatoan, ordenagailu baten eskaintzean datza. Honekin lortzen duguna informazioaren kudeaketa azkarra izango da. Errazagoa izango da esaldi bat tekleatzea ordenagailuan, liburutegiko liburu guztien artean bilatzea baino.

3.- Honek esan du ordenagailuek erabiltzen duten zenbakuntza sistema bitarra dela, ez gurea bezala, hamartarra dena. Horrela, haiek bakarrik 0 eta 1 zifrak erabili dezakete. Honen abantaila, oso denbora gutxian egin dezaketen kalkulo kopurua oso handia dela da.

4.- a) Software: Linux, karpeta, fitxategia,Adobe Reader, Windows XP, OpenOffice, MacOS X.
b) Hardware: Sagua, transistorea, bozgoragailuak,Ram nemoria, mikropozesadorea.

5.- a) Zirkuitu digitala: Zirkuitu elektroniko bat da, zeinek bitar datuak Boolen algebraren arabera prozesatzen ditu.
b)Ate logikoa: Disjuntzioak inplementatzen dituen zirkuitoa da eta egia-taulan irudikaturik dagoen moduan lan egiten du. Sarreretako batek maila altua edukiz gero, irteerak ere maila altua edukiko du.
c)Boolen algebra: XIX. mendean Boolek asmatutako algebra, gaur egun ordenaigailuek erabiltzen dutena

6.-Soinua: mp3, mp4, wav, au, wma, midi, mpeg, mpg.
Irudiak:gif, png, ilbm, png, bmp, tiff.
Bideoa: avi, mpeg, divx, zip, rar.

7.- Saiatu naiz jartzen, baina ezin da; edo gutxienez ez dakit. Hau da lortu dudana
Argazki txikirik ez

Loturarik gabe

Ezabatu

Aukerak Itxi

images.jpgimages.jpgimages.jpgimages.jpg